Pribatutasun-politika

Pribatutasun-politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN-POLITIKA”) arautzen ditu, oro har, LEZOTI ESTUDIOAk egiten duen datu pertsonalen bilketa eta tratamendua. (I) Datu pertsonal horiek zuk ematen dizkidazu, lezoti.com domeinu-izenaren bidez sarbidea duen webgunearen erabiltzaile zaren aldetik (aurrerantzean, “WEBGUNEA”), barne direla (i) WEBGUNEAREN bidez une bakoitzean eskuragarri dauden zerbitzuak eta (ii) orain behar bezala identifikatuko diren beste sistema batzuen bidez bildutako beste datu batzuk. Horretaz guztiaz gainera, kontuan hartzekoak dira atal, formulario edo webguneko zerbitzu batzuetan jasotako berariazko aurreikuspenak, zeinen bidez informazioa ematen baitzaizu, eta, hala dagokionean, onespena eskatu

Lege-, jurisprudentzia- edo administrazio-eskakizun berriei eta WEBGUNEAREN bidez une bakoitzean gauzatuko diren jarduerei erantzuteko, PRIBATUTASUN-POLITIKA aldatzeko eskubidea dut, betiere zure eskubideak eta interesak une oro kontuan izanda.

Dena den, bere PRIBATUTASUN-POLITIKAN sartzeko baliabide tekniko guztiak emango dizkizut, datuak babesteko araudian jasotzen diren informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.

1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Zure datuen tratamenduaren arduraduna Gorka Irastorza Gonzalez da (Helbidea: Arbelaitz bidea 9 Oiartzun 20180, Gipuzkoa)  ES44140731M.

PRIBATUTASUN-POLITIKARI edo zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko galderarik baduzu, jarri nirekin harremanetan goian adierazitako helbidean edo helbide elektroniko honetan: lezoti@icloud.com

2. Nola lortu ditut zure datuak?

Tratatzen ditudan datuak zerorrek emanak dira, eta bide hauetatik jaso ditut: (i) WEBGUNEAN edo beste kanal batzuetan nabigatzen ari zarela betetzen dituzun formularioen bidez (WEBGUNEAREN erabiltzaile moduan erregistratzen zarenean –halakorik badago–, harremanetarako formularioetan, lehiaketetan izena emateko formularioetan, nik antolatutako ekitaldietan, lan-eskaintzetako edo hautaketa-prozesuetako formularioetan eta abar); (ii) kontsultako mezu elektronikoen bidez; edo (iii) behar bezala identifikatutako beste sistema batzuen bidez (hala nola nire instalazioetako bideozaintza-sistemaren bidez).

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak baldin badira, ziurtatzen dizut hirugarren horri PRIBATUTASUN-POLITIKA jakinarazi diozula, eta haren baimena jaso duzula neri datuok emateko, aurrerago zehazten diren helburuetarako.

Horretaz gainera, jakinarazten dizut zure sare sozialetako datuak ere balia ditzakedala nire sare sozial bakoitzean ditudan profilen bidez, betiere sare sozial bakoitzean zehaztutako baldintzetan.

3. Zer motatako datuak tratatzen ditut?

Tratatzen ditudan datuak zerorrek emanak dira, eta bide hauetatik jaso ditugu: WEBGUNEAN nabigatzen ari zarela bete dituzun formularioen bidez, posta elektroniko bidez nik sare sozialetan ditudan profilen bidez edo beste bideren bat erabiliz.

Zehazki, kategoria hauetako datuak tratatzen ditut:

  • Harremanetarako datu identifikatzaileak (izena, abizenak, NAN zenbakia, postako helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa…).
  • Bankuko datuak eta transakzio ekonomikoei buruzkoak.
  • Identifikazio-kodeak eta -pasahitzak, hala nola WEBGUNEKO erabiltzaile erregistratua.
  • Interneteko nabigazio-datuak (IP helbidea, webguneetako bisitak, wifi-sareetarako konexioak…).
  • Estudioko jardueren testuinguruan hartutako irudiak.

4. Zer helbururekin eta zer legitimaziorekin tratatzen ditut zure datu pertsonalak?

Helburu hauek ditu zure datu pertsonalen tratamenduak:

  • WEBGUNEAREN erabiltzaile gisa zure erregistroa kudeatzea eta izapidetzea, posible denean.
  • WEBGUNEAREN bidez zure eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuen erabilera kudeatzea, barne direla blogeko zerbitzuak, sare sozialetakoak edo WEBGUNEAREN bidez eskura daitezkeen beste funtzioak.
  • Nire produktuen edo zerbitzuen kontratazioa izapidetzea eta kudeatzea (kontratazio hori WEBGUNEAREN bidez nahiz beste edozein modutara egiten dela ere), produktu horien bidalketa izapidetzea, eta, oro har, nire produktu eta zerbitzuen hartzaile zaren aldetik, nirekiko harremana mantentzea, kudeatzea eta kontratuzko harremana kontrolatzea.
  • WEBGUNEAREN edo posta elektronikoaren bidez egindako informazio-eskaerak, iradokizunak, kexak eta erreklamazioak izapidetzea eta kudeatzea.
  • Bide elektronikoak edo bestelakoak erabiliz, LEZOTI ESTUDIOAren komunikazio komertzialak eta publizitatea bidaltzea (betiere entitateak ongi identifikatuta badaude www.lezoti.com webgunean), haien produktu, zerbitzu, eskaintza eta sustapenei buruz, bai eta entitate horiei buruzko bestelako informazio garrantzitsua ere, betiere zuk horretarako baimena eman baldin baduzu.
  • “Newsletter” edo antzeko zerbitzuetarako harpidetza eta harekin lotutako komunikazio elektronikoen bidalketa kudeatzea, betiere zuk horretarako baimena eman baldin baduzu.
  • Antolatutako jarduera eta ekitaldiak zabaldu eta kudeatzea, horretarako baimena eman baduzu.

Datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotakoarekin bat, hauek dira nik zure datu pertsonalak tratatzeko oinarriak: (i) zure baimena, zeina zure borondatez emandako datuok jasotzeko WEBGUNEAN erabilitako mekanismoen bidez datuak jasotzean eman baitzenuen; (ii) nirekiko harremana, nire produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko; edo (iii) nire interes legitimoa, gure instalazioetako bideozaintza-sistemei eta hark legitimatutako beste tratamendu batzuei dagokienez.

Tratamenduaren oinarria zure baimena denean, edozein unetan eta doan ezezta dezakezu, 7 atalean zehazten den moduan.

5. Nori jakinaraziko dizkiot zure datuak?

Hirugarren hauei jakinarazi ahal izango dizkiet zure datuak:

  • Administrazio eta erakunde publikoei, nik erakunde horiei datuak jakinarazteko betebeharra dutenean.

Zure datuen nazioarteko transferentziarik ez da aurreikusten.

6. Zenbat denboran gordeko ditut zure datuak?

Oro har, baimena ezeztatzen duzun bitartean edo ezabatzeko eskatzen duzun bitartean gordeko dut, bai eta legezko obligazioak betetzeko beharrezkoa den denboran ere.

Dena den, bere esku dituen datu pertsonalak ezabatzeko epeak kontrolatzeko barne-politikak ditut martxan; beraz, litekeena da jaso ziren helbururako beharrezkoak edo egokiak ez direnean ezabatzea.

7. Zer eskubide dituzu?

Datuak babesteko araudiak zure datu pertsonalen gaineko eskubide hauek aitortzen ditu. Tratamenduak irauten duen bitartean gauzatu ahal izango dituzu. Eskubidea duzu:

  • Datuetara sartzeko: datuetara sartzeko eskubidea duzu, jakiteko zer datu pertsonal ari garen tratatzen.
  • Datuak zuzendu edo ezaba ditzadan eskatzeko: Egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu tratatzen ari naizen eta zuzenak ez diren datuak aldatzeko; eta ezabatzeko ere eska dezakezu, esate baterako datuak dagoeneko ez direnean beharrezkoak haiek eskatu ziren helburuetarako.
  • Datuen tratamendua mugatu dezadan eskatzeko: Egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eska dezakezu. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo haietatik babesteko bakarrik gordeko ditut, datuak babesteari dagokionez aplikatzekoa den araudiak ezarritakoari jarraikiz.
  • Datuak eramateko: Egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zuri dagozkizun eta neri eman dizkiguzun datuak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean jaso eta beste tratamendu-arduradun bati emateko.
  • Zure datuak tratatzeari uko egiteko: Egoera jakin batzuetan, eta zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiak direla medio, eskubidea duzu zure datuak tratatzeari uko egiteko. Kasu horretan, datuak tratatzeari utziko diot, kasu hauetan izan ezik: premiazko arrazoi legitimoren bat badago, edo erreklamazioak aurkeztu edo haietatik babestu behar badut.

Emandako baimena edozein unetan atzera botatzeko eskubidea duzu, baina horrek ez dio eragiten baimena atzera bota aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.

Eskubide horiek baliatzeko, idatzizko eskaera bat bidali behar didazu 1 atalean adierazitako helbidera edo helbide elektroniko honetara: lezoti@icloud.com.

Zure eskubideak baliatzean gogobetetzen ez bazara, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu datuak babesteko agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia). Harekin harremanetan jartzeko, ikusi webgunea: www.aepd.es.

8. Segurtasun-neurriak

Konpromisoa hartzen dut konfidentzialtasun osoz eta sekretu-betebeharra betez tratatzeko erabiltzailearen datu pertsonalak, datuak babesteko araudian ezartzen denarekin bat. Horretarako, behar diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartuko ditu zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak kontuan izanik.

9. Cookie-politika

Halaber, jakinarazten dizut cookie-politika bat ere baduela. Esteka honetan dago eskuragarri.